XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

ZORTZIGARREN HAMABOSTALDIA

Hona hemen hamabostaldi honetan landuko diren gaiak:
ARRETAZ SAIATZEN GARA......... Logika
ZENBAKIEN MUNDU MIRAGARRIA...... Zenbakiak
HANDITZEN ARI GARA...... Zenbakikuntza-sistemak
JO ETA KE AURRERA...... Eragiketa aritmetikoak
GAUZAK HARRIGARRIAK DIRA...... Magnitute
INGURUARI BEGIRA...... Topologia, Geometria
JOLASEAN

Hamabostaldi honetan kurtsoaren erdia betetzen da.

Hori dela eta, interes bereziko hamabostaldia dela iruditzen zaigu.

Gure aldetik apur bat gelditzeko eta orain arte egindakoa noraino mamitu den jakiteko une aproposa dela pentsatzen dugu.

Horregatik, hamabostaldi honetan ez dugu gai berririk sartuko; nahiago dugu orain arte ikusitakoa errepasatu.

Errepaso-giro honen barruan gai guztiak sartzen badira ere, bereziki instrumentalak diren gaietan gelditzeko eta ikasitakoa berrikusteko eta sendotzeko bidea proposatzea iruditu zaigu egokiena.

Hona hemen kurtsoaren denboraldi honetan ziurtatu beharko duguna:
Zenbakikuntza-sistemaren erabilera egokia 20raino
Ahozko kontaketaren erabilpen eraginkorra 20raino
Ahozko kalkulua (batuketa-kenketa) 15eraino
Hogeikoaren deskonposaketa (eta zenbaki txikiagoenak, noski)
.

Ikusten denez, orain arte egindako lanetan muga hauek gaindituak daude dagoeneko, gai gehienetan behinik behin.

Apur bat atzera egiteko arrazoia zera da: zerrenda horretan jasotako helburuak ziurtatu nahi ditugu, eta helburu hau ondo ulertzeko hobe da behetik jotzea.

Bidezkoa den bezala, lan gehienak bakarka egitekoak izango dira.

ARRETAZ SAIATZEN GARA Lan egiteko modua: Banaka.

Ariketak: Dagoeneko egina dugun ariketa errepikatu nahi dugu oraingo honetan, nahiz eta itxura apur bat aldatu.

36. orrialdean azaltzen den sugearen antzeko zerbait burutu nahi da.

Aldaketak hiru dira: alde batetik, materiala aldatzen da; bestetik, sugea noria bat bilakatzen da, eta hirugarrenik, eta funtsezkoena, elementu berriak jarri beharrean zenbat ezaugarri aldatzen diren dugu galdetzen dena, kopuru hori zenbaki baten bidez adieraziz.

Beste aldetik, sugearen ariketan direkzio bakarrari segitzen zitzaion elementuen ordenazioan.

Noriaren ariketa honetan bi direkzioetan joateko aukera ematen da eta guztiz berdina da nondik nora aritzen garen, zeren, azken batean, erlazio hau simetrikoa bait da bi direkzioetan.

Ariketa honetan gehiago sakondu nahiz gero, aurkakoak diren, zentruz aurkakoak alegia, elementuen artean zenbat ezaugarri aldatu diren galde daiteke.

Ariketaren parte hau egiten bada, ezaugarrien aldaketa ez dela pilatzen ikusiko da.

Aritmetika eta Logika zeharo desberdinak dira puntu honetan.

120. eta 121. orrialdeak ARRETAZ SAIATZEN GARA